Ongi etorri
GASTRONOMIKORA,
KANALA BEACHEKO barruko jantokira
Toki handia eta polit-polita, esperientzia gastronomiko paregabe batez izugarri gozatzeko sortu duguna.
Tokia, esperientziaren parte.
Sofistikazioa zentzumenen zerbitzura.
Altzariak, akustika, tenperatura, dekorazioa… guztiek dute zeresan, desadostasunik gabe, proposamen gastronomikoarekin bat datozelako.
Hosgabetuta,
aurrean duzunari eta zure mahaikideei
jaramon egin diezaiezun.
Jantokia hosgabetuta dago, eta taberna-esparrua, txoko batean, bereiz.
Aire girotua du,
tenperatura ezin hobean egoteko.
Lokala ederki isolatuta dago.
Egitura irekia da, eta hiru geruzako kristalezko ate lerragarri handi-handi batzuen bitartez argi naturala sartzen da.
Dena xehetasunez
Toki handia, dekorazio txukuna, mahai-tresnak, zerbitzua, …
Gozatzeko prest!
Argiztapen
naturala, doigarria, atsegina
Jantokia beiraz hornituta dago, eta ate lerragarriei esker, argi naturala sartzen da. Bi estoreren bidez kontrolatzen dugu sartzen den argia.
Luminariak doigarriak dira, eta giro atseginak sortzen dituzte. Mahaiko fokuei esker, mahai gainean dagoen oro nabarmendu egiten da, eta giro goxoa sortzen da.
Zabalik eta itxita
Jantoki GASTRONOMIKOA Kanala Beachen bihotza da; izan ere, hortik tabernara eta chill out-era iristen eta kanpora irteten da.
Ate lerragarriak zabaltzen direnean, toki handi-handia sortzen da, ekitaldi handiak egiteko oso aproposa.
Zatoz egiaztatzera
ON LINE ERRESERBA
Tabernaren ordutegia
09:30-24:00
Jatetxearen ordutegia
13:00-15:30
20:00-23:00