Jantoki GASTRONOMIKOAREN
proposamenak,
zaporez betetakoak
Kanala Beachen karta proposamen askotarikoa eta berritzailea da. Jon Otxandiok sortu du, eta horrek Josemi Olazabalaga (Aizian jatetxeko Michelin izarduna) sukaldari gailenarekin martxan jarri du, aldi baterako lankidetza baten eskutik.
Atsegin emateko eta harritzeko sortuak dira platerak, txera handiz eginak, eta horietan, esperientziak ematen duen ezagutze metatua eta sormen-dosiak uztartzen dira.
Bertoko sukaldaritzako eskaintzaren ñabardura guztiez goza dezazun diseinatu dugu jantoki GASTRONOMIKOA.
Jantoki GASTRONOMIKOAREN kartak bidaia bat proposatzen dizu, lau geldialdi hauekin:
Lehena, produktua. Lehengaia da protagonista plateretan: Joselito urdaiazpikoa, Huelvako ganbak, Wagyu zezina, foie, antxoa, piperrak.
Bigarrena, hasierakoak. Egile-proposamenak, gutiziak, ukitu oso pertsonalekin.
Hirugarrena, plater nagusiak: haragi eta arrain gogoangarriak.
Azkenik, azkenburukoak: tentaldian eroriko zara, ezinbestez.
Kanala Beach
TERRAZA jantokiaren arrozak
TERRAZA jantokiaren karta proposamen arinagoa da, baina, hori ere, zaporez eta kalitate bikaineko produktuez beteta dago. Terrazan, aire zabalean, era guztietako platerak dastatzeko aukera izango duzu. Eta, zalantzarik gabe, harrituko zaituen arroz-bilduma da gure apustua.
Arrozak prestatzeko, Alacanteko arrozen maisu César Marquieguiren laguntza du Jon Otxandiok. Izan ere, 2024ko ekainean Kanala Beachen antolatu zen sukaldaritzako topaketaren ondorioz, egun TERRAZA jantokiaren kartan eskura dituzuen arroz-proposamenak sortu ziren.
Ez dira Valentziako paellak, ez dira Alacanteko arrozak, Kanala Beachen arroz-proposamenak dira, erredukzio moteleko etxeko saldekin eta kalitate bikaineko produktuekin egindakoak.
Unean bertan prestatzen dira; hortaz, 20/25 minutu itxaron behar izaten da.
Gutxienez, bi mahaikiderentzat.