Terraza karta
Ezin dituzu gure ARROZAK galdu.
Gure hanburgesak eta edozein plater Josper txingarrean erreta
On egin!
Arrozak
7 proposamen zaporez gainezka
Josper txingarra
txingar-zaporea
Hanburgesak
delicatessen
Hasierakoak
ahobizarra kentzeko
Hornigaiak
eta saltsak
Azkenburukoak
hatzak miazkatzeko
Arrozak
kanala beach
Ez dira Alacanteko paellak, ez dira Alacanteko arrozak;
Kanala Beacheko arrozak dira
KANALA BEACH zabaldu aurreko hilabeteetan, sukaldaritzako topaketa bat antolatu genuen
Alacanteko arrozen maisu César Marquieguirekin.
Jon Otxandio eta César Marquieguiren bateratze-lanaren emaitza zazpi arroz-proposamen dira. Apustu segurua, izugarri gustatuko zaizuna.
Sekretua
Ez dago sekreturik.
Arroz berezia, produktu bikainak, egosketaren kontrola, salda aparta eta gure sukaldarien ukitua.
Gure arrozak geruza mehea sortzen du, eta horrek salda-kontzentrazio handiko aldeak uzten ditu ertzetan. Horrela, kontzentrazio hori gustuko duenak hortik dastatzeko aukera izango du, eta gustuko ez duenak, erdigunetik hartuko du. Neurri biribila bien arteko konbinazioa da; hortaz, kanpotik barrura zerbitzatu ohi da.
Arroza paellan zerbitzatzen da, gutxienez, bi mahaikiderentzat.
Arroz melenga banako erretiluetan zerbitzatzen da.
Salda oso zaporetsua eta aberastua
Salda da arroz on baten funtsa. Hori badakigu, eta, horregatik, hemen ez dago laburbiderik. Erredukzio motela eta material bikainak eta naturalak. Emaitza: oso salda zaporetsua.
Egunero egiten ditugu etxeko saldak, eta arroz bakoitzak berariazko prestaketa du.
* Precios por persona, mínimo para dos.
Josper txingarra
Txingar labea
Arranparrilla bat baino hobea,
labe bat baino hobea
300 eta 350 gradu arteko batez besteko tenperaturan lan etengabea egiteko gai dena.
Goi-tenperaturen eraginez, produktua zigilatu egiten da, eta, horrela, esentziak hobeto atxikitzen dira. Emaitza testura aparta da, beti mamitsua. Eta erabili nahi dugun egurraren lurrinarekin.
Hanburgesak
Delicatessen
Kanala Beachen hanburgesez ari bagara, hau jakin beharra dago:
- Premiun orein-haragia edo % 100 Angus haragia erabiltzen ditugula
- Gazta bikainak erabiltzen ditugula: titi-gazta, Cheddar gazta…
- Hornigaiak geuk egiten ditugula: errukulaz eta barabeltzez egindako maionesak, pikillo-kepchupa, ozpinetako luzokerrak…
- Berto-bertoko produktuak, delicatessen produktuak, piperrak eta Wagyu zezina erabiltzen ditugula, besteak beste.
Zapore-kontzentrazio oso handia da emaitza, eta probatu egin behar duzu, zertaz ari garen jakiteko.
Hasierakoak
ahobizarra kentzeko
Hornigaiak
eta saltsak
Azkenburukoak
ON LINE ERRESERBA
Tabernaren ordutegia
09:30-24:00
Jatetxearen ordutegia
13:00-15:30
20:00-23:00